-
%75eko banako gelakGiza-osasun laguntzaUrdaibairen bihotzean13.000 m2-ko atseden lekuko lorategiak
Jarduera
Gure jarduera nagusia pertsona nagusiei arlo sozio-sanitarioko zerbitzu asistentzialak ematea da, modu pertsonalizatu eta integralean, era horretan bere eta bere inguru hurbileko pertsonen bizi-kalitatea areagotzen lagunduz.
Pilareak
1.
Arreta plana
Egoiliar bakoitzak bere Arreta Plan Indibidualizatua dauka, egoitzako bere bizitzaren arlo guztietan talde interdisziplinarrak aldika aztertuko duena: sozialean, sanitarioan eta aisian.
Egoiliarraren dimentsio anitzeko ebaluazio eta diagnostiko baten bitartez, interbentzio, tratamendu eta jarraipen plan integral bat diseinatzen da, epe labur, ertain eta luzera, arreta une bakoitzeko beharrizanei zuzenduz eta egokituz.

2.
Kalitate konpromisoa
kalitatean egindako apustu erabakiorra, UNE-EN ISO 9001:2000 Kalitate Sisteman oinarritutako kudeaketa profesionalarekin hasten dena, eta Fundazio osoan barneratuta dagoen etengabeko hobekuntza espirituarekin.
Kudeaketa eta egoiliarrei eskainitako arreta prozedura eta jarduera-protokoloetan oinarritzen da, ezagutzan oinarritutako arreta bermatuz.

3.
Jakintza eta esperientzia
1907tik egoitzak iraute eta gainditze bokazio argiarekin funtzionatzen du. Egoiliarrei emandako arreta eta zaintzak, osasunaren aldetik, eta giza zein aisi aldetik, Arrotegi Egoitza kalitatean erreferentzia izatea lortu du gure lurraldean.

4.
Gizatalde handia zurekin
gure profesional taldea, aditua eta konprometitua, giza eta osasun arlo askotatik dator, taldean eta modu interdisziplinarrean lan egiten dutelarik, eta honek kalitatezko arreta integrala bermatzen du. Pertsona bakoitzaren arazoen ezagutza zehatzak egoiliar bakoitzarekin izan beharreko erlazio pertsonala du oinarri.
