94 687 00 03
info@fundacion-arrotegi.org
  • esp
  • eus
Fundación Arrotegi Fundación Arrotegi Fundación Arrotegi
Menú
  • Hasiera
  • Nortzuk gara
    • Fundazioa
    • Giza baliabideak
    • Kalitate plana
  • Egoitza
    • Eraikina
    • Instalazioak
    • Ingurunea
    • Plazak
  • Zerbitzuak
    • Giza-osasunekoak
    • Ostalaritza
    • Bestelakoak
  • Familiakoen txokoa
    • Programak
    • Galeria (denetarik)
    • Galeria 2017
    • Galeria 2018
  • Albisteak
  • Kontaktua
    • Kokapena eta sarbideak
    • Nola heldu
    • Sartzea eskatu
Hasiera Egoitza Instalazioak
fundacion-arrotegi-residencia-urdaibai

Logelak

Pribatutasuna eta Intimitatea

Gure egoiliarren gehiengoak, senar-emazteak edo elkarrekin bizi nahi duten neba-arrebak salbu, banako logeletan jartzen ditugu. Baimenduta dago logeletan bisitak hartzea.

Pertsonalizazioa eta dekorazioa

Baimenduta dago logelaren pertsonalizazioa eta dekorazioa, eta baita telebista aparailuak izatea ere.

Konforta eta erosotasuna

Gure logelen bataz-besteko azalerak %43an gainditzen du arauak eskatutako gutxienekoa eta ohe-artikulatuak dituzte, logelak oso eroso eta konfort handikoak egiten dituztenak.

Kanporako bistak

Logela guztiek kanpora ematen dute, euretatik egoiliarrek lorategiak ikus ditzaketelarik.

Banako logelak / bikoitzak

Gure logelen %75 banakoak dira.

Logela bikoitzak oso zabalak dira, 23 m2-koak.

Logelak bainu-geriatrikoz osoturik daude, erizainei deitzeko sistema daukate, ohe-artikulatu elektrikoak eta orga-jasotzailea, eta baita lekualdatze pasiboak egiteko garabiak ere.

Logela bereziak

Oxigeno eta hustuketadun 13 logela daude, osasun-arreta espezializatua eskaintzeko.

Egongelak eta salak

Egongela nagusia

Egongela nagusia egoiliarrentzat ohiko elkartze lekua da, bai euren artean, eta baita euren familiartekoekin ere. Bertan ospatzen dira programatutako ekintzak: bingoa, dantzaldiak… Gainera, egoiliarrek telebista parteka dezakete.

Egongelak

Egoitzak zenbait egongela ditu, eta baita laguntza behar duten pertsonentzat bereziki hornitutako egongela bat ere.

Egoitzako solairu desberdinek dituzte egongelak.

Liburutegia / Ordenagailu gela

Ordenagailudun liburutegi-egongela egoiliarrek irakurketarako edo interneten nabigatzeko erabil dezaketen gunea da, pribatutasun eta lasaitasun osoz.

Txokoa

Kafe eta aperitibodun makina-saltzaileekin.

Kapera / Ospakizun-aretoa

Kaperan astero ospatzen da eukaristia.

Ospakizun-aretoan ospatzen dira egoiliarrentzat zein bisitarientzat ekintza kultural eta jai-girokoak (kontzertuak, ekitaldi musikalak, filmak ikustea, jaiak…).

Jangelak

Egoitzak bi jangela ditu. Biak daude egoiliarren beharrizanetara egokitutako altzariz hornituta.

Lorategiak eta terrazak

Egoitzak zenbait kanpo-terraza ditu, eta Eraikinen Hegoalderantz orientatutako 700 m2-ko terraza bat, itzalkinen babesean egoteko prestatutako guneekin non, eguraldi onean, egoiliarrek aisialdi uneak igarotzen dituzten kanpoan. Era berean, jaiak eta bestelako ekintzak ere ospatzen dira bertan.

Lorategiak 13.000 m2 ditu, atseden eta aisialdi guneekin. Egoiliarrak askatasun osoz ibili daitezke hartara prestatutako guneetatik.

Hegoaldean, 2.850 m2 lorategi bat dago, hurrengo hauekin hornitua: ariketak egiteko gunea, aisialdirako guneak, pasierarako bideak, zuhaiztiak…

Egoitza

  • Eraikina
  • Instalazioak
  • Ingurunea
  • Plazak

Arrotegi Fundazioa logotipoa

Axpe Auzoa, 64
48350 Busturia (Bizkaia)
Tel: 94 687 00 03
Fax-a: 94 687 03 87
E-posta: info@fundacion-arrotegi.org

Kalitatezko ziurtagiria

Aenor ISO 9001 Logotipoa
Aenor Enpresa Erregistratua
Norma UNE-EN ISO 9001
Laguntza-arreta eta giza-osasun zerbitzuak adineko egoitzetan.

Informazioa

  • Lege oharra
  • Erabilpen baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-n politika

Web birzabaltzea

Fundación Nicolás Arrotegi Fundazioa | Label Design
Gure zerbitzuak hobetzeko asmoz besteenak eta propioak diren cookie-ak erabiltzen ditugu. Hauek erabiltzerakoan cookie-ekin egiten dugun erabilera onartzen duzu. Onartu Informazio gehiago