94 687 00 03
info@fundacion-arrotegi.org
  • esp
  • eus
Fundación Arrotegi Fundación Arrotegi Fundación Arrotegi
Menú
  • Hasiera
  • Nortzuk gara
    • Fundazioa
    • Giza baliabideak
    • Kalitate plana
  • Egoitza
    • Eraikina
    • Instalazioak
    • Ingurunea
    • Plazak
  • Zerbitzuak
    • Giza-osasunekoak
    • Ostalaritza
    • Bestelakoak
  • Familiakoen txokoa
    • Programak
    • Galeria (denetarik)
    • Galeria 2017
    • Galeria 2018
  • Albisteak
  • Kontaktua
    • Kokapena eta sarbideak
    • Nola heldu
    • Sartzea eskatu
Hasiera Zerbitzuak Giza-osasunekoak

Osasun arreta

Egunean 24 orduz, astean zazpi egunez eskaintzen da osasun arreta, pertsonal kualifikatuak zuzendua.

Erizaintza zerbitzua erizain tituludunek ematen dute, arreta integrala eskainiz egoiliarrari: medikazioa kudeatuz, mediku kontsultak tramitatuz eta, orohar, egoiliarraren segurtasuna zainduz.

Profesional adituak

Gure Mediku edo Osasun Arreta Zerbitzua barne-medikuntzan eta nutrizioan adituek zuzentzen dute, eta honako profesionalek osatzen dute: Medikua, Fisioterapeuta, Terapeuta Okupazionala, Psikologoa, Osasun Laguntzaile Teknikoak eta Gerokultoreak.

Talde honek aldizkako azterketak egiten dizkie egoiliar denei eta bakoitzak izan ditzakeen patologien eboluzioa jarraitzen du.

Disziplinarteko taldea. Talde-lana.

Egoiliarren arretarako prozedura, prozesu eta jarduera protokolo desberdinak jarri dira martxan, egoitzako Osasun Talde Disziplinartekoak aurrera eramaten dituenak.

Bestelako zerbitzuak

Aurrekoez gain, zerbitzu hauek ere eskaintzen dira:

  • Ortopedia.
  • Arnas-terapiak.
  • Analisi klinikoak.

Fisioterapia

Fisioterapia gelak era guztietako aparailurik modernoenak dituenak, edozein motatako errehabilitazio edo mantenu tratamenduak ahalbidetzen ditu, eta baita gimnasia prebentiboko programetan parte hartzea ere.

Errehabilitazio Zerbitzuan patologia desberdinak tratatzen dira:

  • Erreuma prozesuak.
  • Lokomozio-aparailuaren patologia degeneratiboak.
  • Traumetatik eratorritako patologiak eta euron ondorioak.
  • Gaixotasun neurologikoak eta euron ondorioak.
  • Bihotz eta arnas gaixotasunen ondorioak.

Erabilitako teknikak batera eskainitako jarraibideen erabileran datza:

  • Mekanoterapia.
  • Zinesiterapia.
  • Propiozepsioa.
  • Masoterapia.
  • Termoterapia.
  • Martxaren berreziketa.
  • Arnas fisioterapia.
  • Hitz egitearen berreziketa.

Terapia okupazionala

Terapia okupazionaleko zerbitzuak, terapeuta profesional batek gidatua, eta aurretiazko balorazio kognitibo eta funtzionalen ondoren eta disziplinarteko bileretako informazioa bildu ostean, ekintza desberdinak proposatzen dizkie gure egoiliarrei, euren eguneroko bizitzarako gaitasunak suspertu, prebenitu eta mantentzeko xedearekin, bide batez, euren ezinegonei entretenimendua eta asebetetzea ere eskainiz.

Gainera, aldian-aldian, parte hartze eta jai giroko ekintzak antolatzen dira egoiliar eta euron familiakoentzat, egoitza barruan zein kanpoan, bertoko pertsonalel zein bolondresek zuzendu eta lagunduak.

Terapia okupazionaleko progamak bere baitan hartzen ditu:

  • Aisialdi eta animazio ekintzak:
    • Eskulan tailerra.
    • Ordenagailu eta Wii jokoak.
    • Bideo, argazki, kantuen entsegu eta bestelakoen ikusketa…
    • Jaiak.
    • Koralen antolakuntza hirugarren adineko elkarteekin eta antzerki funtzioak.
  • Suspertze kognitiborako ekintzak:
    • Errealitatera orientazioa.
    • Oroimena lantzea.
    • Era askotako tailerrak (kalkulua, irakurketa, idazkera...)
    • Software bidezko suspertze ekintzak.

Arreta psikologikoa

Arreta psikologikorako zerbitzua disziplinarteko esku-hartzearen parte da, adineko pertsonen arazo psikologikoak ezin bereiz daitezkeela bestelako arazo fisiko, funtzional eta sozialetatik abiatuz. Arreta honen xedea da egoiliarren ongizate egoera prebenitzea, mantentzea eta, ahal den neurrian, areagotzea.

Lortu beharreko objektibo eta helburuak honakoak dira:

  • Egoiliarraren harrera-prozesuan parte hartzea.
  • Hasierako balorazio kognitibo eta emozionala egitea eta, disziplinarteko taldearen barruan, Arreta Pertsonalizaturako Programa (APP) ezartzea, ondorengo ebaluazioekin batera.
  • Egoiliarren beharrizanak asetzea, osasun psikologikoari dagokionez.

Zerbitzuak

  • Giza-osasunekoak
  • Ostalaritza
  • Bestelakoak

Arrotegi Fundazioa logotipoa

Axpe Auzoa, 64
48350 Busturia (Bizkaia)
Tel: 94 687 00 03
Fax-a: 94 687 03 87
E-posta: info@fundacion-arrotegi.org

Kalitatezko ziurtagiria

Aenor ISO 9001 Logotipoa
Aenor Enpresa Erregistratua
Norma UNE-EN ISO 9001
Laguntza-arreta eta giza-osasun zerbitzuak adineko egoitzetan.

Informazioa

  • Lege oharra
  • Erabilpen baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-n politika

Web birzabaltzea

Fundación Nicolás Arrotegi Fundazioa | Label Design
Gure zerbitzuak hobetzeko asmoz besteenak eta propioak diren cookie-ak erabiltzen ditugu. Hauek erabiltzerakoan cookie-ekin egiten dugun erabilera onartzen duzu. Onartu Informazio gehiago