
Kalitate Planaren garapena errazteko, Arrotegi Egoitzak UNE-EN ISO 9001 Arauan oinarritutako kalitatearen kudeaketarako plan operatibo, eraginkor eta egokitutako baten aldeko apustua egin du, era berean, Enpresa Erregistroaren bidez kanpora begirako errekonozimendua ahalbidetuko duena, eta honako oinarrizko printzipioen aplikazioak gidatuko duena:
Batzordearen lidergoa
Erakunde osoan barne-giro egokia mantentzeko, kalitatearen hobekuntzan kide guztien parte hartzea susta dadin.

Egoiliarrei zuzendutako antolaketa
Euren oraingo eta etorkizuneko beharrizanak ulertzeko, eta behar bezala erantzuteko.

Konpromisoa (pertsonal guztiaren partehartzea eta motibazioa)
Pertsonala da, egoitzan duen maila kontuan hartu gabe, egoiliarrei eskaintzen zien arretaren gakoa. Bere prestakuntza maila altua egoiliarren onuran erabilia da.

Prozesuei zuzendua
Emaitzak modu eraginkorragoan lortzeko, egoitzak lan-prozedurak ezarri ditu, profesional guztiek ezagutu eta garatzen dituztenak.

Kudeaketara zuzendutako sistema
Elkarren artean erlazionatutako prozesuen sistema bat identifikatu, ulertu eta kudeatzen da.

Etengabeko hobekuntza
Helburu iraunkor bezala, sistema erraz eta eroso bat ezarri da, zerbitzuen ematean etengabeko hobekuntza ahalbidetzen duena.

Datuetan oinarritutako erabaki-hartzea
Erabaki guztiak erabiltzaileetatik aurrez egindako analisietan oinarrituta hartzen dira.

Erakundeko profesionalekin denontzat onuragarriak diren erlazioak
Alderdi bakoitzaren independentzia errespetatuz, erlazio on batek denon gaitasuna eta zerbitzuaren kalitatea hobetzen ditu.

Arrotegi Egoitzak kalitatea eskubide unibertsal bezala hartzen du eta egoiliar denei neurri berean eskaini beharrekoa, jatorri edo ahalmen ekonomikoaz haratago, batzutan erabili izan ohi diren eredu zaharkituagoetan ez bezala.
Patronatuko Batzordeak bere gain hartzen du Kalitatea Kudeatzeko Sistema baten ezartzeak eta mantenuak eskatzen duen esfortzua, eta bere eraginkortasuna bermatuko duen baliabideez hornituko du egoitza.
Kalitate sistema
UNE-EN ISO 9001 Arauan oinarritutako kalitate sistema.
Gure kalitate politika integrala ikusteko sakatu.