SAN JUAN BEZPERAKO JAIA
Udarekin batera, Arrotegi Egoitzan kanpoaldeko jaiak ospatzeko sasoia ere heldu zaigu eta dakizuenez, lehenengoa, San Juan bezperakoa izaten da. Horretarako, dana martxan jarri dugu (bolondresak, taloak eta sardinak, sorginak, sua, abestiak…) eta prestakuntza bukatu ondoren, jaiaz gozatzea tokatu zaigu. Giro ezin hobean joan da eguna eta bukatzerakoan, ze ondo pasatu duten besterik ez zen entzuten egoiliar, senitarteko eta auzokoen artean.
Komentarioak
Oraindik ez dago komentariorik