Uda hasiera
Terraza, itsas brisa, itsasertzeko paseoak, aire beroa, uda amaiezina, zoragarria.
Udako abestiak dioen moduan, “aldapan gora”!
Baina abestiak honela jarraitzen du: “Pausorik pauso”!
Hau da, astiro joan behar garela!
Eta Busturiako Arrotegi Egoitzan esana betetzen dugu. Ikusi argazki gehiago galerian.
Maiatzean, motorrak berotzen hasi ginen eta “pausorik pauso” Bermeorantz abiatu ginen Arrain Azokara. Lameran kokaturik zeuden arrain kontserben salmenta-postuak ikusi genituen eta, portu zahar ederretik paseotxu bat eman ondoren, Izaro tabernako hamaiketakoarekin bukatu genuen goiza, Udaletxekoen inaugurazio ofiziala ikusten genuen bitartean. Merezitako atsedenaldia!
Hilaren bukaeran, gu irten beharrean, Gernikako antzerki taldekoak etorri ziren Egoitzara. Arratsalde bikaina pasarazi ziguten!
Ekainaren 13an, San Antonio eguna heldu zen. Urtero egiten dugun moduan, San Antonioko ermitara joan ginen , hondartza ondora. Meza eta pintxoa. Trikitrixak jaia girotuta. Primerako goiza!
Udaburuan sartzearekin batera, Arrotegi Egoitzako plater nagusienetariko bat ospatzeko behar den guztia prestatzen hasi ginen, SAN JOAN BEZPERA.
San Joan sua prest, balkoirako sorginak listo, eta sukaldariak topera irinari ematen, egoiliarrei, senidei eta agertu ziren auzotarrei talorik falta ez izateko. Betiko moduan sardina jana, txorizo eta abarrekin batera. Guzti hau, Bizkaiko Txakoli onaz lagunduta. GUZTIZ ARRAKASTATSUA! ESKERRIK ASKO BOLONDRESEI!!!
San Pedro egunean, Gautegiz-Arteagako Abesbatza pasatu zen Arrotegi Egoitzatik. Entzuleei asko gustatu zitzaien. Errepikatu beharko dute…
Uztaileko lehenengo astean Busturiako Udal Liburutegiraino hurreratu ginen urtean zehar Egoitzan egindako eskulanen erakusketa harrotasunez ikustera. Egun hartan, beste arte mota bat ere bizitatu genuen, euskal arkitektura baloratzeko “Larrago” baserrira hurreratu ginen Larrazabalen auzoan kokatuta.
San Fermin eguna ospatzeko, Gasteizera ibilalditxo bat egitea pentsatu dugu. Han, zain baititugu Eusko Legebiltzar eta Katedral barriko arduradunak. Plan bikaina benetan!
Karmen eguna ere ez da gutxiago izango eta aste horretan, Busturiako 3. Adineko Elkartekoak, Egoitzako koruarekin batera abesti sorta bat kantatzen ausartuko dira. Amaitzeko, txokolatada!
Arrotegiko udako plater nagusiaz gozatzeko ez zaigu askorik falta, izan ere uztailaren 26an Santa Ana eguna ospatuko dugu.
Meza 11:30etan izango da Egoitzako terrazan, eta jarraian, Busturiako Irrintzi Alai dantza taldearen txanda izango da. Guzti hau egoiliar, senide eta hurreratzen diren auzotarrentzat. Arratsaldean ere Bingo berezia eta musika (organu jolea) izango dugu.
Gure nagusiek, prestatzen ari garen ekintzen egitarauaz egun osoan zehar gozatzea espero dugu.
Ospa ezazu uda gurekin, Arrotegin, egun eguzkitsuak eta gau izartsuak!!!
Komentarioak
Oraindik ez dago komentariorik