Udaberriko ekintzak
Udabarriko ekintzekin hasi garenetik, Gautegiz Arteagako abesbatza eta Gernikako antzerki taldea igaro dira gure egoitzatik. Hori kultur ekintzei dagokionez.
Ibilaldien txandari hasiera eman genien eta hori ospatzeko, gure sustraietara jo genuen. Egoiliar asko, baserri giroan hasitakoak dira eta lehengo denbora haiek gogoratzea eta bizitzea oso interesgarria dela iruditzen zaigunez, beti antolatzen dugu ibilalditxoren bat euren jatorrietara.
Oraingoan Jesuseri suertatu zaio eta horretarako, talde bat Makuletara joan ginen baserri giroan sartzeko asmoz. Behiak, idiak, oiloak, untxiak, astoak, etab ikusi ondoren, bere senitartekoekin hizketan jarri ginen mahai baten inguruan, sartenekoarekin mahai gainean. Argazki batzuk atera ondoren, senitartekoak agurtu eta egoitzara bueltatu ginen. Furgonetan egoiliarrak, igaro duten goiz atseginaz hizketan joan ziren eta batez ere egin ziguten harreraz!!! Ezin hobea!!! Hurrengoan, BERMIORA!!!
Non gogoa han zangoa! Maiatzean Bermeoko Arrain azoka bisitatu genuen.
Portu Zahar, Lamera parketik… pasieran, salmahaiko elikagaiak ikuskatu eta goiza eman ondoren itzuli genuen Arrotegi Egoitzara.
Komentarioak
Oraindik ez dago komentariorik