Joan den ostegunean, urtarrilak 5, berorien Maiestateak Errege Magoak Busturiko Arrotegi egoitzara heldu ziren eta bertan zain zegoen egoiliar, senide eta haurrei amets eginarazi zieten urteko den gau magikoenean.
Arrotegi familiaren artean antolatutako Gabon otzararen Zozketa abenduaren 30ean egin zen. Zenbaki saritua 140 izan zen eta hau, Maria Encarnación egoiliarraren senideari jausi zitzaion.
Zorionak!
Abenduaren 24ean, urtero bezala, Olentzero etorri zen Arrotegi egoitzara Busturiko auzokoekin batera baita txistulari eta soinulariekin ere bertako egoiliarrei agur egitera.
Guzti hau “Irrintzi Alai” dantza taldeak ederto antolatua izan zen.
Eskerrik asko parte hartu zenuten denoi eta jarraitu horrela!
Gure zerbitzuak hobetzeko asmoz besteenak eta propioak diren cookie-ak erabiltzen ditugu. Hauek erabiltzerakoan cookie-ekin egiten dugun erabilera onartzen duzu. OnartuInformazio gehiago