2016ko Kontxako Banderaren ospakizuna
ARROTEGI URDAIBAIREKIN
Urdaibaiko arraunlariak, Donostiatik bueltan zetozela 11 igandean, Kontxako Banderako egunean, Busturiako Arrotegi Egoitzan geratu ziren zain zituzten bertako egoiliarrei eta senitartekoei agur egiteko.
Arrotegi eta Urdaibairen artean duela urte batzuk hasi zen kontu bat da, Kontxako hitzorduaren harira sendotuz joan dena.
Aipagarria da txapeldunen umiltasuna egun hori partekatzeko (irabazi edo galdu) goizeko lehen ordutik, bertaratu ezin badira ere, jardunaldiak zer eskainiko itxaropentsu daudenekin.
Egoitzan bisita horren emozioak bizirik dirau hurrengo egunetan ere.
“Kopak edo banderak soilik irabazten ez dituzten Urdaibai bezalako taldeak daude: zaletuen bihotzak ere irabazten dituzte”
Zorionak Urdaibai!!!
Komentarioak
Oraindik ez dago komentariorik